Euskaraz eskatzeak saria du Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko otsailaren 2a

Euskara bultzatzeko kanpaina ipini da martxan Larrabetzun. Kanpainan herriko hainbat dendak eta komertziok hartzen dute parte, hala nola, ileapaindegiek, supermerkatuak, fruta-dendak eta okindegiek. Bertan euskaraz eskatuz gero, bezeroak txartel bat jasoko du eta zuzeneko saria jaso dezake: Ikaskoli Xiberoko ikastolen aldeko otzara bat. Orotara 14 otzara banatuko dira.