Talde feministak azaldu duenez, tailer interesgarria izango da, “zoru pelbikoak hainbat gairekin duelako lotura, hala nola erditzearekin, indarkeria obstetrikoarekin, sexualitatearekin eta menopausiarekin”.
Zutunik! Larrabetzuko talde feministak zoru pelbikoaren inguruko tailerra antolatu du otsailaren 16rako. Tailer praktikoa izango da eta Junkal Alzugarai Zurimendik gidatuko du. Alzugarai fisioterapeuta da, eta sexologian aditua. Tailerra 18:00etatik 20:00etara izango da Anguleri kultur etxean eta izena ematea egin behar da zutuniktaldefeminista@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Umeak zaintzeko zerbitzua egongo da eta hori eskatzeko azken eguna otsailaren 14a izango da.