Lur Fernandez eta June Fernandez egitasmoaren sustatzaileek eta Uxue Hernandez erabiltzaileak proiektuaren berri emango digute Aikor! aldizkariaren otsaileko alean.
Ondasun materialak doan eskuratzeko eta emateko gunea da Gure Dona? egitasmoa, eta Zutunik! Larrabetzuko talde feministak martxan ipini zuen 2020ko irailean. Egitasmoak, besteak beste, emakumeen artean elkartasuna sustatzea eta kontsumismoaren aurrean beste aukera bat eraikitzea ditu helburu, eta gaur egun 137 lagun dabiltza bertan. Parte-hartzaileek edozein gauza eman dezakete, eta edozein gauza eskuratu, hala nola, arropa, liburuak, altzariak, jostailuak eta fardelak.
Lur Fernandez eta June Fernandez egitasmoaren sustatzaileek eta Uxue Hernandez erabiltzaileak proiektuaren berri emango digute Aikor! aldizkariaren otsaileko alean.