Larrabetzu 2. tarifa-gunean sartuko da ekainean

a: Garraioa Irauli 2022ko ots. 22a, 11:49

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, joan den barikuan Gorka Ugalde Bizkaiko Garraio Partzuergoko gerentearekin batu ziren, eta bileran udalerria tarifa-gunez aldatzeko eskaera izan zuten hizpide. Ugaldek azaldutakoaren arabera, Bizkaiko garraio publikoaren tarifikazio osoa aldatuko da laster eta bost eremu izan beharrean, hiru eremu egongo dira; ondorioz, Larrabetzu 2. tarifa-gunera pasatuko da. “Aldaketa ekainerako egingo den konpromisoa hartu zuen Ugaldek”.  

Garraioa Irauli plataforma eta udala aspalditik dabiltza Larrabetzu 2. tarifa-gunera aldatzeko eskatzen. Izan ere, Txorierriko udalerria den arren, Bizkaibuseko zerbitzuari dagokionez, Larrabetzu 3. tarifa-gunean dago, baina Txorierriko gainerako herriak eta Galdakao, berriz, 2. tarifa-gunean; beraz, larrabetzuarrek % 22-26 garestiago ordaintzen dute autobus-txartela. Azken hilabeteetan, Garraioa Irauli plataformak hainbat ekimen egin ditu garraio publiko duina eskatzeko, hala nola sinadurak batzea eta autobusak gelditzea . Ugalderekin izandako bileraren berri eman die udalak herritarrei eta plataformako kideei, eta erabaki dute “ekainera arte itxarotea, mobilizazio gehiago egin barik, baina erne egonda eta Aldundiari gogoratuz aldarrikapenak bere horretan jarraitzen duela”.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).