Terraza-ordenantza berria onartu dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 24a, 12:37

Larrabetzuko Udalak jakinarazi du atzoko osoko bilkuran terraza-ordenantza berria onartu zutela. Azaldutakoaren arabera, ordenantzan aldaketa bat egin da eta horrek hizkuntzari dagokio. Horrela, terrazetan bezeroen eskura jartzen diren elementu guztiak, hala nola menuak, prezioak eta kartelak, euskaraz idatziko dira, beste hizkuntza batzuetan ere idatzi daitezkeen arren. Azken kasu horretan, lehentasuna euskarari emango zaio. Bestalde, osoko bilkuran jakinarazi zen terrazei lotutako tasa kobratu gabe bi urte pasatu ondoren aurten hasiko dela hura kobratzen, ordenantzan agertzen den moduan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).