Arrizabalaga, txapelduna Irunen

a: Emakume Master Cup 2022ko martxoaren 28a

Txapelketaren hasiera-hasieratik ziren faboritoak eta aurreikuspenak bete ziren. Atzo Master LABORAL KUTXA txapelketaren finala izan zen Uranzu pilotalekuan, Irunen, eta Olatz Arrizabalagak (Olarreta) eta Enara Gamindek txapela lortu zuten bertan. Txapeldunek alde handia atera zieten Amaia Aldairi eta Andrea Capellani, 3 eta 22 irabazi zuten eta.