Bizkaia Open Internacional Txapelketaren laugarren saioa Larrabetzun izango da apirilaren 24an

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 29a, 10:04

Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da eta orotara 10 saio egingo dira. Laugarren saioaren bi partida Larrabetzun izango dira apirilaren 24an, 12:00etatik aurrera. Asier del Rio lezamarra bertan arituko da Gaubekarekin batera. Bikoteak jokatuko du Fustok eta Ruizek osatutako bikotearen kontra. Bestalde, Necol eta Alkorta arituko dira Madariagaren eta Urrutiaren aurka.

Txapelketan sei bikotek hartuko dute parte. Aurreko lerroetan aipatutakoez gainera, hauek ere ibiliko dira txapelketan: Maldonado eta Gordon, eta Ibarguren eta Ibai Perez. Txapelketaren sei saio Bizkaia Frontoian jokatuko dira, eta saio bana, Larrabetzun, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.

Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko zuzendariak eta Iosu Urkijo Innpalako koordinatzaile teknikoak aurkeztu zuten txapelketa atzo. Sarrerak sei euroan erosi ahalko dira Bizkaia Frontoiko leihatilan eta ETB1ek zuzenean emango ditu finalaurrekoak eta finalak. Sailkapenak Bizkaiko Frontoiaren Facebooken bidez jarraitu ahalko da.

Partiden egutegia:

Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 2a, larunbata (17:00) 1. jardunaldia

Gaubeka eta Del Río, Necol eta Alkortaren kontra

Fusto eta Ruiz, Maldonado eta Gordonen kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 9a, larunbata (18:30). 2. jardunaldia

Necol eta Alkorta, Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra

Gaubeka eta Del Río, Maldonado eta Gordonen kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 13a, asteazkena (19:00) 3. jardunaldia

Ibarguren eta Ibai Pérez Madariaga eta Urrutiaren kontra

Fusto eta Ruiz Necol eta Alkortaren kontra

 

Armintza, 2022ko apirilaren 16a, larunbata (18:00 h) 3. jardunaldia

Maldonado eta Gordon, Madariaga eta Urrutiaren kontra

Gaubeka eta Del Río, Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 22a, ostirala (19:00) 4. jardunaldia

Necol eta Alkorta, Maldonado eta Gordonen kontra

Fusto eta Ruiz, Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra

 

Larrabetzu, 2022ko apirilaren 24a, igandea (12:00) 4. jardunaldia

Necol eta Alkorta, Madariaga eta Urrutiaren kontra

Fusto eta Ruiz, Gaubeka eta Del Ríoren kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 29a, ostirala (19:00) 5. jardunaldia

Ibarguren eta Ibai Pérez, Maldonado eta Gordonen kontra

Fusto eta Ruiz, Madariaga eta Urrutiaren kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 30a, larunbata (17:00 h) 5. jardunaldia

Gaubeka eta Del Río, Madariaga eta Urrutiaren kontra

Necol eta Alkorta, Fusto eta Ruizen kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 6a, ostirala (19:00) 6. jardunaldia

Necol eta Alkorta, Madariaga eta Urrutiaren kontra

Gaubeka eta Del Río, Fusto eta Ruizren kontra

 

Plentzia, 2022ko maiatzaren 7a, larunbata (18:00 h) 6. jardunaldia

Maldonado eta Gordon, Madariaga eta Urrutiaren kontra

Gaubeka eta Del Río, Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 14a, larunbata (17:00 h) 7. jardunaldia

Necol eta Alkorta, Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra

Gaubeka eta Del Río, Maldonado eta Gordonen kontra

 

Zierbena, 2022ko 20a, ostirala (19:00) 8. jardunaldia

Madariaga eta Urrutia, Ibarguren eta Ibai Perezen kontra

 

Fusto eta Ruiz, Maldonado eta Gordonen kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 21a, larunbata (17:00) 8. jardunaldia

Necol eta Alkorta, Maldonado eta Gordonen kontra

Fusto eta Ruiz, Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra

 

Sopela, 2022ko maiatzaren 27a, ostirala (19:00 h) 9. jardunaldia

Ibarguren eta Ibai Pérez, Maldonado eta Gordonen kontra

Gaubeka eta Del Río, Madariaga eta Urrutiaren kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 28a, larunbata (17:00) 9. jardunaldia

Gaubeka eta Del Río, Necol eta Alkortaren kontra

Fusto eta Ruiz, Madariaga eta Urrutiaren kontra

 

Bizkaia frontoia, 2022ko ekainaren 4a, larunbata (17:00) 10. jardunaldia

Finalerdiak

  1. sailkatua vs 4. sailkatua
  2. sailkatua vs 3. sailkatua

 

Bizkaia frontoia, larunbata, 2022ko ekainaren 11 (17:00)

Finala

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).