Kalean da Josu Ginea larrabetzuarra

a: Etxerat 2022ko api. 4a, 08:47

Etxeratek jakinarazi duenez, ia 20 urteko espetxe-zigorra beteta, atzo Basauriko kartzelatik atera zen Josu Ginea larrabetzuarra. Frantzian ia zortzi urte eman zituen kartzelan Gineak, eta 12, Espainian; gehienak, Almerian. Larrabetzuarra 2002. urtean atxilotu zuten Frantzian.