Apirilaren 26an 85 urte beteko dira armada alemaniarrak Gernika bonbardatu zuela, eta ehunka lagun hil. Larrabetzun, egun horretan, 10:30ean, ekitaldia egingo dute urteurrenaren haritik, eta “Guernica” margolana ikusgai ipiniko dute Anguleriko plazan. Margolana eskolako umeek egin zuten 2017an eta bi urtean herriko plazan egon da. Bestalde, “Guernica Gernikara” erakusketa ere ikusgai izango da Anguleri kultur etxearen kanpoaldean zein barrualdean, Gernika batzordearen eskutik.