Ubikare zaintze-zerbitzuak eta Larrabetzuko Udalak argazki lehiaketa antolatu dute. Txapelketa gaur hasi, eta maiatzaren 23an amaituko da; zahartze aktiboko tailerreko edozein kidek har dezake parte bertan. Gaia da zahartzea ez dela gris kolorekoa, kolore ugarikoa baizik, eta bizitza polita dela. Argazkiak gizarte-sareetan zabalduko dira eta sariak ekainaren 20an, 11:00etan, banatuko dira Gure Etxean.