Zapatuan, apirilak 23, Bizkaiko Emakume Pilotarien Txapelketaren finala izan zen eta Olatz Arrizabalaga (Olarreta) eta Naroa Agirre nagusitu ziren bertan, Amaia Aldairi eta Nora Mendizabali 22 eta 12 irabazita. Txapelketa Bizkaiko Foru aldundiak antolatu du laugarren aldiz eta helburua da emakumeek kirolean parte hartzea sustatzea.