Eskaintzak www.larrabetzu.eus webgunearen bidez edo udaletxean bertan aurkeztu daitezke. Bestalde, udalak azaldu duenez, iaz hiru lursail eskaini zizkioten, guztira 14.800 metro karratu. “Azken hilabeteetan egiaztatu da eskaintzek baldintza teknikoak eta administratiboak betetzen dituztela. Hil honetan, notarioaren paperak formalizatuko dira. Prozesu erraza eta gardena izan da eta datozen asteetan eskriturak egingo dira”. Aurten tailerrak egin dira lursail publiko horiek kudeatzeko aukerak aztertzeko. “Laster erabakiko da zer jarduketa-mota egin”.