Domekan San Isidro ospatuko dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 13a, 10:04

Egun osoan ekitaldiak izango dira. Bizkargi dantza taldearen eskutik, kalejira eta dantza agerraldia izango dira 10:30etik aurrera; eta 12:00etan nesken herri-kirolak eta azoka egongo dira plazan. Arratsaldeko 5etan, nesken pala eta esku-pilota partidak izango dira frontoian, eta 19:00etan, Bihotz Gorospek kontzertua egingo du Hori Bai gaztetxean.