Hitzaldiak sexuen arteko harremanen inguruan hausnartzea du helburu. Antolatzaileen esanetan, “emakumea izatea” ala “gizona izatea” pluralitatearen eta etengabeko aldaketaren auzipean ulertu behar da. Sexologiak hainbat ikuspuntu ditu (gizartea, psikologikoa, biologikoa) eta biologiaren eta kulturaren arteko sakabanaketa baztertu behar da. Feminismoaren ekarpenak aintzat hartuta, sexologiak baliabide aberasgarriak eskaintzen ditu subjektu sexuatuen arteko eztabaidei erantzuna emateko.