Zapatuan, maiatzak 28, Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia izan zen Larrabetzun. Eskolarteko bat-bateko finala Izaro Bilbaok irabazi zuen. Bestalde, idatzizkoari dagokionez, gaztetxoak bost mailatan banatu ziren, eta aipatzekoa da Txorierri Institutuko Jare Azkona hirugarrena izan zela DBH 1 mailan. Azkenik, Akerbeltzen antxumeak garaile izan ziren Taldekakoaren txapelketan.