Larrabetzuk begiraleak behar ditu

Aikor aldizkaria 2022ko ekainaren 8a

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, begiraleak kontratatuko ditu Uda programan lan egiteko. Curriculumak ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke Anguleri kultur etxean, edo liburutegia@larrabetzu.eus helbide elektronikora bidali. Bestalde, udalak azaldu du aurretik jasotako curriculumak ez direla kontuan hartuko. Hautatuek prestakuntza-saioa egin beharko dute ekainaren 21ean, 17:00etatik 19:00etara.