Domekan, uztailaren 31n eta San Inazio Egunean, Hori Bai Eguna ospatuko dute Larrabetzun. Goizean txistulariak egongo dira eta 14:30ean bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelak 12 euroan ipini dira salgai Etorki eta Aretxabala tabernetan. Ondoren, mus-txapelketa izango da, eta 20:30ean erromeria, Altxa Porru taldeak girotua.