Beñat Lekue aizkolaria lehian sartuko da domekan, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko irailaren 26a

Larrabetzuko Udalaren eta Euskadiko Herri Kirol Federakundearen eskutik, aizkolaritza saioa egingo da domekan, urriak 2, herriko frontoian. Lehia bigarren mailako txapelketari dagokio, eta 12:30ean hasiko da. Besteak beste, Beñat Lekue aizkolari larrabetzuarrak hartuko du parte kanporaketan.   

Lekuerekin batera, aizkolari hauek arituko dira: Oihan Larretxea, Julen Gabirondo, Iker Vicente, Andoni Iruretagoiena, Jon Rodriguez, Suharri Rodriguez, Patxi Mindegia, Julen Aranberri, Aritz Irazabal, David Naredo, Cesar Fernandez de Landa, Ibon Garaiburu eta Luis Polanco.