Euskal Herriko Aizkolaritza Bigarren Mailako finalerdia Larrabetzun egin zen atzo. Iker Vicente irabazlea izan zen eta berarekin batera beste bost aizkolari sailkatu dira finalerako: David Naredo, Andoni Iruretagoiena, Suharri Rodriguez, Julen Gabirondo eta Patxi Mintegia. Ibon Garaiburu eta Luis Polanco azkenak izan ziren eta maila galdu zuten. Beñat Lekue larrabetzuarrak bederatzigarren postuan gelditu zen. Bere hurrengo erronka abenduan izango da Bilbon, Bizkaiko Txapelketako finala jokatuko baitu.