Gazteok Arnas Eguna antolatzen dabiltza Larrabetzuko herritar-talde bat eta UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea). Egitasmoaren helburua da udalerri euskaldunetako gazteak aktibatzea eta haien arteko harremanak sendotzea. Azaldutakoaren arabera, gazteen eguna azaroaren 26an egingo da Larrabetzun, eta gazteen nahietan oinarritutako egun osoko egitaraua izango da, hala nola tailerrak, kontzertuak eta bazkaria.