Ortu komunitarioen gaineko solasaldia bertan behera gelditu da Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 19a, 10:08

Gurpide elkarteak ortu komunitarioen gaineko solasaldia antolatu zuen Larrabetzun, azaroaren 20rako. Hala ere, gaur iragarri dute gizarte sareetan hori atzeratuko dela. Solasaldia Larrabetzuko Bertoko Produktuen Azokaren haritik antolatu zuten. Hori urriaren 23an egingo da herrian eta han herriko baserritarren eta ekoizleen produktuak erosteko aukera egongo da.