Larrabetzun panpa-lezkarik ez taldeak landare inbaditzaile hori kentzeko auzolana egiteko deia egin du. Elkartekoak-eta domekan, urriak 30, bilduko dira 10:30ean, Bideko gasolina-zerbitzugunearen aparkalekuan. Handik Utxabasora abiatuko dira, bertatik ahalik eta panpa-lezka gehien kentzeko. Elkartekoek eskularruak eta botak eramatea gomendatu dute; tresnak (aitzurrak, artaziak...) euren kontura. Gainera, arazoaren berri emateko, txostena aurkeztuko dute.
Panpa-lezka, cortaderia selloana, espezie exotikoa arriskutsua da: batetik, azkar hedatzen delako eta bertako flora desagerrarazten duelako; bestetik, lurraren emankortasuna eta paisaiaren kalitatea murrizten dituelako; eta azkenik, alergia dutenei arazoak ekartzen dizkielako. Panpa-lezka espezie inbaditzaileen katalogoaren barruan dago, hau da, debekatuta dago horren jabea izatea eta landa lantzea, leku batetik bestera eramatea eta saltzea edo erostea.