10.000 euroko baino gehiagoko materiala lapurtu dute Larrabetzuko udal-instalazioetan

a: Larrabetzuko Udala 2022ko aza. 7a, 08:40

Larrabetzuko Udalak jakinarazi berri duenez, gaur goizean apurtuta topatu dute herri-lanak egiteko materiala gordetzen duten udal-instalazioetako ateko serraila. Lapurrak hara sartu dira eta, besteak beste, eraman dute sasi-garbitzeko makina bat, sorgailu bat, belarra mozteko makina bat eta zulagailu batzuk. Iñigo Gaztelu alkatearen esanetan, 10.000 euroko baino gehiago materiala lapurtu dute. Bestalde, adierazi du hau egun gutxitan Larrabetzun izaten den bigarren lapurreta dela, duela 12 egun lapurrak Hori Bai gaztetxean sartu eta barrako dirua eraman zuten eta. Une honetan, ertzainak daude Larrabetzuko udal-instalazioetan atestatua egiten, gero udalak salaketa aurkezteko.