Kanpainan 17 saltokik hartuko dute parte eta orotara 10.000 txartel banatuko dira, harik eta agortzen diren arte. Azaroaren 26ko ONCEren zozketako kupoi saridunaren azken lau zenbakiekin bat datorren txartelak 150 euroko balioa duen Errigorako otzara jasoko du saritzat; eta egun horretako kupoi saridunaren azken hiru zenbakiekin bat datozen txartelek, 55 euroko balioa duen Errigorako otzara bana. Sariak eskuratzeko azken eguna abenduaren 22a izango da.