Emakume pilotarien topaketa Larrabetzun

a: Idoia Andres 2022ko azaroaren 15a

Larrabetzuko Udalak eta Txokoan taldeak antolatuta, zapatuan, azaroak 19, Emakume Pilotarien Topaketa egingo da herriko frontoian. Pilota-partidak 11:00etan hasiko dira, eta 19:00etatik aurrera Kittu musika-taldeak Larrabetzuko txokoak girotuko ditu.