Bihar, azaroak 17, eta Literaturaz Berbetan egitasmoaren harira, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria eleberria izango dute hizpide, 19:00etatik aurrera Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Bar Gloria Ibarzabalen lehen lana da eta agertoki familia baten taberna aukeratu du. Hiru protagonisten bizipenen bidez hausnartu ditu, besteak beste, lana, heldu egitea, desira eta komunikazioa. Egilea berbalagun izango dute biharko literatura-saioan.