Ziortza Artabe eta Jaione Bilbao Labayruko kideek idatzi dute liburua. Horretarako, hainbat lagunek laguntza eman diete: Sabin Arana, Joseba Etxebarria, Juan Antonio Zorrozua, Libe Loroño, Mari Carmen Gomez... Baserrien katalogoa da, eta bakoitzaren datuak fitxa batean jaso dira: argazkia, ezaugarriak... Liburua bizkaieraz dago idatzita eta baserrien izenak ahozko zein idatzirako erabilitako formak jaso dira. Gainera, egileek mapa bat argitaratu dute eta bertan, auzoz auzo, baserri guztiak ipini dituzte.
Guztira, 49 orri daude irakurgai. Udalaren esanetan, liburuari esker, “hobeto ezagutuko dugu lehengo Larrabetzu ez ezik gaur egungoa ere. Horrela, gure herria gehiago maitatuko dugu eta bihar-etziko Larrabetzu egiten lagunduko digu”.