Larrabetzuko Kulturbilguneak jakinarazi duenez, abenduaren 8an doako autobusa ipiniko dute Durangoko Azokara joateko. Autobusa 11:00etan aterako da Kutxabank aurreko geltokitik, eta itzultzeko, 20:00etan Landako aurreko autobus-geltokitik. Lekua gordetzeko idatzi behar da kulturbilgunea@gmail.com helbide elektronikora.