Larrabetzuko baserri zaharrenetariko batzuk batu dira udal-egutegian

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 5a, 14:39

Larrabetzuko baserriak eta etxeak liburua kaleratuko du Larrabetzuko Udalak 2013an. Labayru Fundazioak zuzendu du lana eta bertan jaso diren baserri eta etxe zaharrenetariko batzuk ere aukeratu ditu, 2023ko udal-egutegia irudikatzeko. “Egutegiko orrialde bakoitzean argazki bat eta azalpen-testu bat ipini ditugu. Egutegiaren bitartez, liburuaren zatitxo bat, ikusgarri bat, erakutsi nahi dugu”, azaldu du Larrabetzuko Udalak. Egutegia udaletxean, liburutegian edo estankoan hartu daiteke.

Liburuan batu dira Larrabetzuko baserrien eta etxe zaharren izenak, toponimoak eta horiek ahoz nola esaten diren. Helburua da horiek guztiak berreskuratzea eta gizarteratzea, eta beste pausu bat egin, Larrabetzu ezagutzeko. “Lana Labayruk zuzendu du, baina herritar askoren ekarpena ere oso garrantzitsua izan da. Liburua www.larrabetzu.eus webgunean dago ikusgai.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).