Mediku-zerbitzuko gabeko egunak jasoko dituzte Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 16a, 13:11

Auzokideak taldeak jakinarazi duenez, medikuak oporrak-eta hartzen dituenean ordezkorik gabe jarraitzen dute Larrabetzun. Esandakoaren arabera, medikurik dagoen ala ez enteratzen dira hitzordua hartzen dutenean edo osasun-etxetik hitzordua bertan behera uzteko deitzen dietenean. Aurretik zenbat ekintza egin dute egoera salatzeko eta ordezkoa ipintzeko eskatzeko, eta oraingo honetan erabaki dute egoerari jarraipena egiteko. Horregatik, osasun-etxeko sarreran egutegi bat ipini dute, mediku-zerbitzuko gabeko egunak bertan zehazteko. Gainera, buzoia ere jarri dute herritarren ekarpenak jasotzeko.   

Beste alde batetik, Auzokideak elkarteko kideek erabaki dute egunero osasun-etxera joatea, medikurik dagoen jakiteko. Era berean, aurreratu dute Gabonetan elkarretaratzea egingo dutela jubilatuen elkarteko kideekin batera. Oraindik ez dute zehaztu ez eguna, ez ordua.