Larrabetzu Racing elkarteak 12. aldiz antolatu zuen atzo, abenduak 18, auto klasikoen erakusketa. Guztira 130 auto klasiko inguru batu ziren herrigunean. “Auto gehien batu ditugun urteetako bat izan da, ziur asko”, azaldu dute. “Eguraldi ederra izan genuen, eta, gainera, urteko azken autoen ekintza denez, zaleek gogo handiz hartu ohi dute. Oso pozik gaude”.