Endika Garcia gazte larrabetzuarra duela urte batzuk hasi zen palan jokatzen. Lehenengo pausoak Olarreta herriko taldean egin zituen, baina gero eta maila handiagoa erakusten zuenez, talde handiago batera joatea erabaki zuen, Sestao taldera, hain zuzen ere. Etorkizunari begira, gazte larrabetzuarrari profesionala izatea gustatuko litzaioke. Elkarrizketa laster egongo da www.aikor.eus webgunean irakurgai.