Leire Ibarguren, Literaturaz Berbetan egitasmoan

a: txalaparta.eus 2023ko urt. 16a, 10:23

Eguenean, urtarrilak 19, eta Literaturaz Berbetan egitasmoaren baitan, Leire Ibargurenek idatzitako Petare. Miren Egigurenen puskak liburua hizpide izango dute Larrabetzun, egilea bertan egongo dela. Saioa 19:00etan izango da Anguleri kultur etxean.

“Zapata kaxa zahar bat, eta, barrenean, zuri-beltzezko argazkiak, egunkari zati horituak, DVDak, koloretako argazkiak. Bizitza oso bat kabitzen da Miren Egiguren bidaniarraren zapata kaxa horretan, eta puska horietatik abiatuta kontatu dio bere bizitza Leire Ibargureni. Horiexek baitira bere ondasun guztiak, horiexek Venezuelako hiriburutik ekarri zituen bakarrak. Berrogei urte baino gehiago Caracaseko auzorik pobreenean eman eta gero, zalantzarik gabe gehiago dira Mirenek han utzi zituenak: komunitate oso bat, eta komunitate horrekin alboz albo eta erabakimen handiz eraikitako guztia: haurtzaindegi eta ikastetxeak, ur sistema, familientzako tailerrak, elikagaien kooperatiba, okindegia? Lan horren guztiaren oinarrian, elkarlanean antolatzearen garrantzia gailentzen da arlo guztietan, kooperazioari saretzearen ardatzetik begiratuta. Emakume kementsu eta umoretsu baten ahotsa dakarkigu liburu honek, lagun dituela Caracaseko mendixketan pilatu auzoetako bizimoldearen doinuak. Mirentxuren bizi-pusken bitartez, komunitate oso baten oihala puntada xehez emana, epika berriak janzteko aproposa”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).