Bihar, otsailak 17, eta goizetik hasita, Maskarita Eguna ospatuko dute Larrabetzun. Goizeko 11etan, eskolako ikasleen emanaldia izango da frontoian, eta 17:00etatik 19:00etara, hainbat ekintza plazan: txokolatea eta bizkotxoak, txano-tailerra, plaza apaintzea, musika… Arratsaldeko 7etan, Bizkargi dantza taldeak eta Eingo musika taldeak girotua, kalejiran irtengo dira Kukubiltxotik. Iluntzeko 8etan, Nor da Maskarita? ekintza egingo dute Anguleri kultur etxeko plazan, eta 21:30ean erromeria egongo da herriko plazan, Eingo taldearen eskutik; pintxoak ere izango dira. Kulturbilguneak eta udalak antolatutako ekintza da.