Larrabetzuko erromesentzako aterpetxea 2016an ipini zen martxan, eta hura Bizkaiko Done Jakue Bideko Emaileen Elkarteak kudeatzen du. Aterpetxea apirilaren 1etik urriaren 31ra zabaldu zen iaz, eta elkarteak batu ditu erromesek egindako diru-ekarpenak: guztira 3.000 euro. Diru-kopurua udalari eman diote, eta horrek adierazi duenez, Larrabetzuko Larrialdietarako Gizarte Laguntzetarako erabiliko da. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak kudeatuko ditu dirua eta zerbitzua.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).