Titin III eta Mikel Goñi norgehiagoka arituko dira apirilaren 29an Larrabetzun

Maiatzean, Koadrila Eguna egin ohi dute Larrabetzun eta urtero herriko lagun-talde batek hartzen du ospakizuna antolatzeko ardura. Aurten Lodiek koadrilako kideak ibiliko dira antolatze-lanetan, eta, eguneko ekitaldiak ordaindu ahal izateko, hainbat ekintza prestatuko dituzte hemendik maiatzera bitartean. Haietako bat da esku-pilota partida eta bertan Gorka Esteban eta Mikel Goñi norgehiagoka ibiliko dira Titin III eta Edorta Bilbaoren aurka. Partida apirilaren 29an izango da eta sarrerak jadanik daude eskuragarri.

Sarrerak 10 euroan ipini dira salgai Gure Etxean eta Irusta tabernan; 16 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira frontoira. Partida 19:00etan hasiko da, baina aurretik herriko gazteen partidak jokatuko dira. Saioa amaituta, pilotarien kamisetak zozketatuko dituzte. Bestalde, taberna ipiniko da. Esan moduan, batutako dirua aurtengo Koadrila Eguna antolatzeko erabiliko da.  

     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).