Larrabetzuko Emakumeen Pala Topaketa atzeratuko da

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 23a, 09:22

Antolatzaileek gizarte sareetan iragarri duten moduan, Emakumeen Pala Topaketa atzeratu da. Ekintza Larrabetzuko Udalak, Olarreta pilota elkarteak eta Zutunik herriko talde feministak antolatu dute eta asteburu honetan egiteko asmoa zegoen.

Partidak Larrabetzuko frontoian eta bikoteka jokatuko dira eta topaketan izena emateko, helbide honetara idatzi behar da: olarreta.pilota.elkartea@gmail.com. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du. Gainera, beste arau batzuk ere jarri dira: 14 urte baino gehiagoko lagunek hartu ahal dute parte; kideetako bat gutxienez larrabetzuarra izan behar da; eta gehienez bat federatuta egon.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).