Larrabetzuko Udalak emango ditu hurrengo dirulaguntza hauek: beharrizan ekonomikoa duten familientzako dirulaguntza; 18 urtetik 35 urtera bitartekoek etxebizitza alokatzeko; putzu septikoak garbitzeko; lehen sektorea sustatzeko eta garatzeko; euskara ikasteko; “Oier Beldarrain Lazkano” sortzaile gazteentzako bekarako; termiten aurkako tratamendurako; tximiniak garbitzeko; kirol-elkarte eta -jardueretarako; eta kultura-elkarte eta -jardueretarako. Deialdia martxoaren 23an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta hurrengo egunetik hasita hilabete bateko epea dago eskaerak aurkezteko. Informazio gehiago hemen.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).