Era berean, eskaera hauek egin dituzte: hitzordua eskatzea errazagoa izatea eta horretarako aukera gehiago egotea; hitzorduetan atzerapenik ez egotea; eta aurreko guztia bermatzeko, behar adina langile eta baliabide ekonomiko eta material ipintzea.Izan ere, lehen arretako osasun zerbitzua herrian bertan jasotzerik ez dutenean, Galdakaora, Usansolora edo Basaurira joan behar dute. “Hori traba bat gehiago da gaixorentzat edo joan-etorria egiteko erraztasunik ez duenarentzat. Ondorioz, ez dugu kalitateko arreta-zerbitzurik jasotzen. Osasungintza unibertsalaren, publikoaren eta kalitatekoaren bidez baino ezingo dugulako gure etorkizuna bermatu”.