Atzo, apirilaren 2an, Txakolin Eguna ospatu zuten Larrabetzun 20. aldiz. Udalak esan du “giro aparta” egon zela eta herritar askok parte hartu zutela. Guztira, 920 kopa ziren eta bakoitzaren euro bat Bizkargi herriko dantza taldera bideratuko da. Ohikoa denez, zazpi ekoizle egon ziren azokan: Gorka Izagirre eta Sasikoetxe (Larrabetzu); Basalbeiti, Erdikoetxe, Garkalde eta Magalarte (Lezama); eta Magalarte Zamudio. Txakolina alde batera utzita, 12 saltoki jarri ziren, produktu batzuk saltzeko: ortuariak, taloa, gazta eta artisau-lanak.