Baionako manifestaziora joateko autobusa

Aikor aldizkaria 2023ko api. 19a, 13:30

Ipar Euskal Herriko euskalgintzak zapatuan, apirilak 22, manifestazioa egingo du Baionan, lelo hauen pean: Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! Larrabetzuko Kulturbilguneak autobusa ipiniko du hara joateko. Autobusa 14:00etan irtengo da Gaztelumendi kaleko autobus-geltokitik. Izen ematea bihar arte, apirilak 20, egin daiteke darabilgu@darabilgu.eus helbide elektronikora idatzita.