Osasun publikoaren aldeko manifestaziora deitu dute zapaturako

Aikor aldizkaria 2023ko api. 20a, 15:07

Osasun publikoaren aldeko herri-plataformak manifestaziora deitu dute zapaturako, apirilak 22; plataformen artean dago Larrabetzuko LOPA. Manifestazioa hiru hiriburuetan egingo da; Bilbokoa 12:00etan irtengo da Bihotz Sakratutik. Azaldu dutenez, manifestazioa egingo dute “euskal osasun-sistemaren pixkanakako hondatzea eta Eusko Jaurlaritzaren pribatizazio- eta desegite-politikak salatzeko; lehen mailako arreta da kaltetuena”.

Euren esanetan, “Sagardui sailburuak aurkeztutako Osakidetzaren 2023-2025 Plan Estrategikoak desegite eta pribatizazio horiek azpimarratu egiten ditu, gainera. Horregatik, osasun publikora defendatzera deitu diegu herritarrei, benetakoa eta ez-birtuala, unibertsala, doakoa eta kalitatekoa izan dadin”.