Udaleku irekiak ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira, eta, adinaren arabera, umeak bi taldetan banatuko dira. Halaber, udalekuak 10:00etatik 14:00etara izango dira eta eguaztenetan egun osoko irteera egingo da (18:00ak arte). Aste batek 52,50 euro balio ditu herrian erroldatuentzat, eta 78,50 euro, erroldatu gabeentzat; bi astek, 78,75 euro erroldatuentzat, eta 99,75 erroldatu gabeentzat; hiru astek, 99,75 euro larrabetzuarrentzat, eta 126 euro, gainerakoentzat; eta lau astek, 115 euro erroldatuentzat, eta 147 euro, Larrabetzun erroldatuta ez daudenentzat. Lizarrako aterpetxean egingo diren udalekuak, bestalde, ekainaren 26tik 30era izango dira, eta 210 euro balio dituzte herrian erroldatuta daudenentzat; eta 304 euro, gainerakoentzat. Larrabetzun erroldatuta egon ez arren, herriko eskolan ikasten duten umeek erroldatuta baleude moduan ordainduko dute. Era berean, seme-alaba bakoitzeko beherapenak egongo dira, besteak beste, langabetuentzat, pentsiodunentzat, familia ugarientzat, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat eta indarkeria matxistaren biktimentzat.
Esan moduan, izena ematea martxoaren 8tik 19ra bitartean egin behar da kasu bietan, Anguleri kultur etxean, eta hauek aurkeztu: fitxa beteta, Osakidetzaren txartelaren kopia eta kontu korronteko zenbakia agertzen den agiriaren kopia. Leku mugatua egongo da, eta zozketa egin behar izanez gero, kontuan hartuko dira umea herrian erroldatuta dagoen, izena epearen barruan eman den, eta aurreko urtean izena eman bada, gutxienez saioen erdira joan izana. Onartutakoen behin-behineko zerrenda korreo elektronikoz bidaliko da ekainaren 2tik aurrera. Aldaketak ekainaren 5etik 9ra egin ahalko dira Angulerin.
Ekainaren 16an bi informazio-batzarra egingo dira Angulerin. Bata 17:00etan izango da udaleku irekiei buruz, eta bestea, 17:30ean, Lizarrako udalekuen gainean. Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko: 944 558 271 (Anguleri) edo liburutegia@larrabetzu.eus.