Eguzki-panelak ipini dituzte Gure Etxean

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 2a, 09:12

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, 40 eguzki-panel ipini dituzte Gure Etxean, autokontsumo elektrikorako. Guztira 14.890 euroko inbertsioa egin da, eta espero da “energia elektrikoaren % 30eko ekoizpena lortzea, modu garbian eta iraunkorrean. Argiaren fakturaren % 30 aurreztea ere espero da”, adierazi dute.