Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 27ko osoko bilkuran aho batez onartu zuten Eusko Jaurlaritzako Alokabide sozietatearekin hitzarmena egitea, herriko etxe hutsak alokairuan jartzeko. Azaldu moduan, Alokabideren Bizigune programak hainbat abantaila ekartzen dizkie etxebizitza hutsen jabeei. Haien artean daude etxebizitzaren errentamenduaren kudeaketa integrala, sei urteko alokairua eta errenta hilero kobratzea, energia-ziurtagiria lortzea, etxebizitza alokairurako prestatzeko eta egokitzeko laguntza eta etxebizitza kontserbazio-egoera berean itzuliko den bermea.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).