Panpa-lezka ebazteko auzolanara deitu dute maiatzaren 21erako Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 12a, 11:38

Larrabetzun panpa-lezkarik ez taldeak landare inbaditzaile hori kentzeko auzolana egiteko deia egin du. Elkartekoak-eta maiatzaren 21ean, doemkan, bilduko dira 10:30ean, Belarrinaga auzoan, Larrabizkarra baserriaren ondoan. Elkartekoek eskularruak eta botak eramatea gomendatu dute; tresnak (aitzurrak, artaziak...) euren kontura. Ekintza espezie Inbaditzaileei buruzko 3. Astearen barruan, SEI 2023, egingo da. “Erdu gurekin! Guztion artean panpa-lezka desagerraraziko dugu”, esan dute antolatzaileek.

Panpa-lezka, cortaderia selloana, espezie exotikoa arriskutsua da: batetik, azkar hedatzen delako eta bertako flora desagerrarazten duelako; bestetik, lurraren emankortasuna eta paisaiaren kalitatea murrizten dituelako; eta azkenik, alergia dutenei arazoak ekartzen dizkielako. Panpa-lezka espezie inbaditzaileen katalogoaren barruan dago, hau da, debekatuta dago horren jabea izatea eta landa lantzea, leku batetik bestera eramatea eta saltzea edo erostea.