Atzo, Maiatzak 15, San Isidro Eguna izan zen eta hori Txorierrin gogoz ospatzen da. Derion, esate baterako jaietan daude horregatik. San Isidro baserritarren patroia ere bada eta hori Larrabetzun ere ospatzen dute urtero. Atzo goizean, Txispamendi Guraso Elkarteak ibilbidea egin zuen herritik eskolako umeekin. Ostean, Gurpide elkarteak azoka antolatu zuen herriko plazan. Eta jaia biribiltzeko, larrabetzuarrak batzokian batu ziren bazkaltzeko.