Uritarrak hastapenak mailari eman nahi dio garrantzia, hau da, 2018an jaiotako umeen mailari, eta haiei klubean izena emateko aukera emango die. Esan dutenaren arabera, kategoria horretan klubak umeek futbolera eta kirol-praktikara hurbiltzea baino ez du nahi. Entrenamenduen tipologia aurrerantzean zehaztuko dute; ordutegiak, ordea, azaldu dituzte: martitzenetan eta eguenetan, 16:30etik 18:00etara eta 18:00etatik 19:30era.
Bestetik, Uritarra datorren denboraldia dabil planifikatzen: zenbat ume, zenbat talde, nolako entrenatzaileak, talde bakoitzaren beharrizanak, materiala... Beraz, jokalariei eta familiei galdetegia betetzea eskatu die. Erantzuna maiatzaren 28a baino lehenago bidali behar da.