Balkoi-lehiaketa, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 22a, 09:41

Auzokideak elkarteak antolatuta, balkoi-lehiaketa egingo da Larrabetzun. Loreak domekan, maiatzak 28, banatuko dira plazan, eta izena ematea ere bertan egin ahalko da 13:00etatik 14:00etara; bestela, mezua bidali daiteke auzokideaklarrabetzu@gmail.com helbide elektronikora. Irabazleak 75 euro jasoko ditu landaretan, eta bigarrenak, 50 euro. Sariak Andra Mari jaietan banatuko dira.