Larrabetzu eivissarrez mozorrotu da asteburuan

Aikor aldizkaria 2023ko maiatzaren 22a

Zapatuan, maiatzak 20, Kuadrilla Egune ospatu zen Larrabetzun. Aurten Lodiek kuadrillak antolatu du eta gaia Eivissa izan da. Betiko moduan, jende pilak hartu zuen parte bertan: guztira, 38 tortilla aurkeztu ziren txapelketara eta 29 kuadrilla ibili ziren herrian, egun osoan. Lodiek kuadrillaren kideek zerbait ezberdina eskaini nahi izan dute aurten, eta, hortaz, txaranga batek girotu zuen goiza; eta arratsaldea, dj batek. Gainera, apar-jaia egin zen Udaletxeko plazan.